Caritasek zuzendutako etxe honetan bazterketa arriskuan dagozan gazteak batzen dabez. Momentu honetan 12 dagozala esan deusku Aitzol Belaustegi hezitzaileak. Egiten daben lanak asko beteten deutsela autortu deusku Belaustegik baina momentu gogorrak be badagozala. Edison Gandosak 20 urte daukaz eta orain dala gitxira arte Gandarias Etxeko erabiltzaileetariko bat izan da. Bere lekukotzea be jaso dogu gaur "Goizeko Izarretan" saioan.
Pertsona gazte asko dagoz bazterkeria egoeran edo arriskuan eta Gandariasen laguntzea emoten deutsie euren bizitza proiektuak bideratzeko hauspoa emonda. Gizartean gazte horreen inguruan dekoguzan pertzepzinoez itaundu deutsogu Aitzol Belaustegiri.