Abadiño Sokatira Taldea geldirik dago une honetan. Goma gainean, talde handia izan da. Guztira, 65 txapel inguru daukaz. Txabi Ardanza tiralariak unerik onenak ezagutu ditu. Izan be, 1991tik dago taldeari lotuta. Orain, adinak parkatzen ez dauela-ta, agur egiteko sasoia dala dino. Agur, txapelketei eta lehiari, ez sokatireari.