Ibon Lasuen abeltzainarentzat be ezbardina izan da aurtengo San Blas eguna. Abelburuak kortan, eta bera astegun buruzurietako lanetan. Hori bai, hamaiketakoa egin dabe kortakoek, egunari itxurea emoteko. Lasuen etxerik etxe okelea saltzen hasi zan orain dala urte bi.