Olatz Garamendi (EJ): "Icetagaz Euskadi eta estaduaren arteko aldebikotasuna indartuta urtetea espero dogu"

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaia Irratia 2021ko ots. 3a, 13:34

Pandemiari aurre egiterako orduan eta bestelako gai batzutan be erabagiak hartu ahal izateko kogobernantzaren garrantzia azpimarratu deusku Olatz Garamendi sailburuak gaur "Goizeko Izarretan" irratsaioan. Txertoen banaketea dala eta adibidez Euskadin taldeko inmunidadea udarako lortzea gatx ikusten dabe agintariek. Neurriak eta erabagiak hartzeko gaitasun hori, kogobernantza hori ezinbestekoa dala esan deusku sailburuak.

Bestalde espetxeen eskumena martian edo apirilean izango dau Jaurlaritzak bere eskuetan. Horrek espetxe eredu barri bat sortzeko aukerea emongo dau. Madrilgo eta Gasteizko gobernua espetxeetako funtzionarioakaz gertatutako dana negozietan dabilz une honetan, aukeretariko bat langileen subrogazinoa dala esan deusku Garamendik. 2021ean egi bihurtuko dan errepide garraioaren eskumenaz be berba egin deusku sailburuak.

Funtzionarioen aldarrikapenez galdetuta Olatz Garamendik esan dau segurtasun juridikoaz jokatu behar dala. Onartu dau euskal behargin publikoen kolektiboan behin behinekotasun handia dagoala eta horreri bueltea emoteko Kidego eta Eskalen Legearen proposamena lantzen dabilzala. Gai honetaz kontu gehiago zehaztu deuskuz.  

 

   

Osorik irakurri