Mitxel Lakuntza (ELA): "Pandemiari aurre egiteko, Nafarroako gobernuak Eusko Jaurlaritzak baino ausartago jokatu dau"

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaia Irratia 2021ko ots. 4a, 00:00

ELAko idazkari nagusiak gaur "Goizeko Izarretan" irratsaioan esan deusku Nafarroako gobernuak pandemiari aurre egiterako orduan Jaurlaritzak baino ausartago jokatu dauela. Osasun langileek daben lan kargea pandemiaren aurretik datorrela adierazota baliabide gehiago falta dirala salatu dau. Era berean Gotzone Sagardui Osasun sailburuaren dimisinoa eskatzeko ELAk daukazan arrazoiak azaldu deuskuz. Fokoa Osasun sailak egindako planifikazino kaskarrean eta deskoordinazinoan jarri behar dala esan dau Lakuntzak.

Bestalde CEBEKek mutuak eskaini dauz Covid19aren aurkako txertatzea bizkortzeko, honen aurrean Mitxel Lakuntzak esan deusku hori ez dala bidea eta osasun publikoari atarramendu handiago atara ahal jakola.  

ERTEak maiatzaren 31tik haratago luzatzeko aukerea badagoala esan deusku Lakuntzak, langabeziari buruzko datuez galdetuta esan deusku egoerea ez dala ona eta ekonomia salbetako lehenengo osasuna salbau behar dala. CCOOeko kide bati ITP Aero enpresaren aurrean gertatutakoaz ertzainen operatiboak aldatu behar dirala esan dau eta eredu polizialaz hausnartu beharra dagoala gaineratu dau. 

Zaldibarko zabortegiagaz gertatutakoa ez errepikatzeko hondakinen banaketea eta biltegiratzea enpresa publikoen esku jarri behar dirala adierazo dau ELA sindikatuko idazkari nagusia. Gestino pribaduak hondakinen kudeaketan izandako ondorioak  ikusita eredua aldatu beharra dagoala uste dau Lakuntzak.     

 

Osorik irakurri