Bizkaian abaderik bako ospakizunen buru dagozan emakumeen kopurua gero eta handiagoa da. Parrokia guztietan ehuneko 90 inguru andrazkoak dira. Ana Berrizbeitia eleizetan abaderik bako ospakizunak gidatzen dabezan emakumeen formatzailea da eta berak emon deusku datua. Ospakizunean ezbardintasun bat dagoala azpimarratu deusku Berrizbeitiak Biziaren Ogiaren konsagrazinoa ez dabe egiten. Formazinoan gehienbat teologia irakasten deutse.