Lautan Hiru laguntzea, Artekartu konpainiarentzat

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaia Irratia 2021ko ots. 5a, 16:00

 2021eko Lautan Hiru formatu txikiko antzerki-laguntzea Artekartu konpainiak irabazi dau, `Hauts artean´ lan laburrari esker. Urtzi Oleagak zuzentzen dauan konpainiak 1.000 euro irabazi dauz eta `Hauts artean´ antzezlana aurtengo Lautan Hiru jaialdian estreinetako aukerea izango dabe. Epaimahaikideen esanetan, "lan zirikagarria da". 

Euskaltzaindiak antzerki-ekoizpena sustatzeko laguntza hau igaz sortu eban. Bilboko Udalaren babesagaz sortutako laguntza honen helburua euskarazko antzerkia sustatzea da, batez be, lan laburren sorkuntzeari laguntzeko. 

 

 

Osorik irakurri