Eunate Arana (Biocruces): "Curevac txertoa urte amaierarako prest egongo da"

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaia Irratia 2021ko ots. 5a, 13:34

Biocrucesetik gaur goizean adierazo deuskue txerto barri honen entsegu klinikorako behar ebezan 1.000 boluntarioak lortu dabezala baino izen-emote gehiago batu gura dabezala. Bayern enpresak hartuko dau txerto barri hau merkaturatzeko ardurea eta Biocruceseko ikerlaria dan Eunate Aranak azaldu deusku entsegu klinikoa oso garrantzitsua izango dala.

Orain arte egindako probetan Curevac txertoaren eraginkortasuna nabaria izan dala esan deusku Aranak eta txerto hau be bi dositan hartu beharko dala. Bigarren dosia, lehenengoa jasoten danetik 28-29 egunera emongo litzateke.   

 

Osorik irakurri