Gurutzetako ospitaleko erreanimazinoko mediku-anestesistea dan Ainhoa Zabal alkarrizketatu dogu gaur "Goizeko Izarretan". ZIUra heltzen diran gazteak gero eta gehiago dirala esan deusku, gazteen garapena pertsona nagusiena baino hobea dala gaineratuta. Gabonetako otorduen eragina oso nabarmena izan dala kontau deusku batzutan familia bereko hamar kide artatu dabezala zehaztuta.
Pandemiaren hasieran EPI barik egozala gogoratu dau Ainhoa Zabalek baina une honetan Gurutzetako ZIUetan behar dabezan baliabide guztiak daukiezala azaldu deusku. Zabalek berak zehaztu deusku askok uste dabenaren kontra Phyzer txertoa ipini deutsela (Moderna txertoa ei da osasun langileek hartzen dabena).
Pertsona batzuk arauak urratzen dabezala ikusita gizarteaz deskonektatzea erabagi dauela esan dau Zabalek, batzuen jarreragazoso nekatuta eta triste dagoala zehaztuz.
Zabalen berbetan sasoi honetako medikuntzea ez da prest egon hainbeste jende hilten ikusteko eta honek osasun langile askori psikologikoki eragin deutse. Covid19aren osteko egoeraz galdetuta Zabalek azaldu dau ebakuntza asko atzeratzen dabilzala (minbizidunenak tarteko) eta horrek etorkizunean arazo ugaro eragingo dauzela.