`K+: Zientziak eta Humanitateak Covid19 osteko begirada multidisziplinarretik´ liburua argitaratu dau UEU Udako Euskal Unibertsitateak. Xabier Landabidea ikertzaile eta irakasleak koordinau dau liburua. Bizi dogun pandemia hainbat disziplinetatik aztertu dabe: kimika, arte plastikoak, sexologia, arkitekturea... Pandemiak zeharka eta sakon eragin deusku, eta pandemiaren ondorioek gizarte mailako aldaketa sakonak eragingo dabezala da liburu honen ondorioetako bat.