Ander Errasti (Globernance Inst.): "Kataluniako hauteskundeetan gakoak pandemia eta desmobilizazinoa izango dira"

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaia Irratia 2021ko ots. 11a, 00:00

Kataluniako Gobernuak hauteskunde egunean kutsatzeak saihesteko neurri asko hartu dauzen arren adineko pertsona batzuk egun hori beldurrez bizi dabela esan deusku Ander Errastik. Kataluniako Gobernuko Autogobernuaren Ikerketarako Institutoko ordezkaria danak gaineratu dau bloke bietan egon daitekezan boto galerek hauteskundeen emoitza baldintzatuko dabela.

Errastiren eretxian erreferenduma ez da lehentasun lez ikusten baina herritarren artean erreferendumaren aldeko adostasun zabala dago. Bestalde Fsikaltzea Kataluniako preso politikoakaz egiten dabilena salatu dau eta hirugarren gradua hauteskunde kanpainatik haratago merezi dabela gaineratu. Emozionalki boto emoleen bozkaren zentzua baldintzatuko dabela be uste dau Globernance Institutoko kideak.   

 

Osorik irakurri