Europako herrialdeetan sare publikoan, bataz beste, ikastetxeen %80 dagoan bitartean EAEn kopurua %51koa baino ez dala esan deusku Lourdes Imazek. Hori dala eta eredua aldatzeko unea heldu dala gaineratu dau. Gaur egungo sareen ereduak banaketa segregatzaile bat eragiten dauela salatu eta sare publikoa indartu beharra dagoala gaineratu dau.
Euskadiko ikastetxeetan itxita dagozan ikasgelen kopurua oso txikia dala esan dau Lourdes Imazek eta txertaketea dala eta irakasleek lehentasuna izatea egoki ikusten dau. Jantokien etorkizunaz edota LOMLOEri buruz be galdetu deutsagu Euskal Herriko gurasoen alkarteetako sareko koordinatzaileari.