Herri Babesarea giza eskubideen defendatzaileen babeserako euskal udal sarea da. Sareak giza eskubideen alde lanean dabilzan ekintzaile eta erakundeei babesa eskaintzen deutse. Horren haritik, zezeilaren 8an hasita, II. Foro Ibiltaria egiten dabilz. Kolonbia, Honduras, Guatemala, Mexiko eta Mendebaldeko Saharako giza eskubideen 9 erakundek hartzen dabe parte, EAE-ko udal batzukaz batera. Tartean, Amorebieta-Etxano, Ea, Durango eta Galdakaoko udalak.