Aintzane Ezenarro (Gogora Institutoa): "Iraganari begiratzen deutsagunean ariketa pertsonal bat egin behar dogu"

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaia Irratia 2021ko ots. 15a, 13:42

Eusko Jaurlaritzak Gerra Zibilean Euskadin izandako ia 21 mila biktimen datu-base ofiziala aurkeztu dau eta Gogora Institutoaren webgunean kontsultau leiteke. Gogorako zuzendaria dan Aintzane Ezenarrok azaldu deusku alde bietako biktimak dagozala eta bilatzaileak aukera asko emoten dauzela, berbarako udalerrika sailkatu daitekez. 

Erorien Haranean dagozan gorpuzkinak berreskuratzeko prozesuari jagokonez deshobiratzea noiz izango dan momentuz ezin dala jakin esan dau Gogora Institutoko zuzendariak. Senitartekoen DNA probak Gogoraren laborategian jaso eta gero Madrilera bidaliko dirala aurreratu dau. 

Pili Zabalak Lasa eta Zabalaren hilketen erantzule intelektuala bilatu guran Fiskaltzara jo dau. Felipe Gonzalez GAL erakundearen atzean egoala probau gura dau Zabalak. Aintzane Ezenarrok zehaztu deusku Pili Zabalak zilegitasun osoa daukala bide judizial horri ekiteko. 

Bestalde, iraganari begiratzen deutsagunean danok ariketa pertsonal bat egin beharko gendukela uste dau Ezenarrok. Iraganean egondako indarkeria kasuak zilegiak ez zirala esateko gaitasuna euki behar dala eta hori esan behar dala gaineratu dau. 

 

 

Osorik irakurri