Jasone Agirre (EH Bildu): "Txertatze kanpaina erromeria bat izaten dabil"

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaia Irratia 2021ko ots. 16a, 00:00

Jaurlaritzak pandemiari aurre egiteko sortutako hirugarren Bizi Berri Planaz galdetuta Jasone Agirrek esan deusku plan horrek daukan perspektibea ez dala zuzena. Kataluniako hauteskundeetan ezkerreko soberanismoak eukitako hazkundea nabarmendu dau eta independentismoak ordezkaritzarik handiena eukiko dauela parlamentuan. 

Meatzaldean atzo aurkeztu eben EIC proiektuari buruz Agirrek esan deusku berandu datorrela baina Bizkaiko enpresentzat barri on bat dala. Era berean Durangon martiaren 14an izango dan galdeketeari buruz galdetu deutsagu, Jaurlaritzari galdeketan urtendako dauena errespetetako eskatu deutso.   

Osorik irakurri