Itxaso Atutxa (EAJ): "Pandemiaren aurkako euskal legea alderdi guztiek babestu beharko leukie"

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaia Irratia 2021ko ots. 17a, 00:00

Pandemiari aurre egiteko neurriek babes juridikoa behar dabela eta beraz Lehendakariak eskatutako legea ezinbestekoa dala uste dau Itxaso Atutxak. "Goizeko Izarretan" saioan Zaldibarko zabortegia eta Espainiako ejerzitoa lotuta Margarita Roblesek esandakoak gogoratu dauz EAJko ordezkariak. Defentsa ministrearen adierazpenak ulertezinak dirala esan dau Atutxak eta Margarita Robles ejerzitoa aldarrikatzeko lasterketa itsuan dabilela gaineratu dau.

Pablo Haselen atxiloketeari buruz agintari jeltzaleak azaldu dau berak ez dauela musikariak abestietan esaten dauenagaz bat egiten baina horrek ez dauela kartzela zigorrik merezi. Mozal Legea bertan behera laga behar dala uste dau EAJk. 

Kataluniako hauteskundeetan PdCAT alderdia Parlament-etik kanpo geratu izanak pena eragin deutsola onartu BBBko buruak. Era berean ERCk egonkortasunera begira Madrilen landu dauen bidea azpimarratu dau Atutxak eta alkarrizketetatik Kataluniarako gobernu egonkor bat urtengo dauela uste dau ordezkari jeltzaleak. 

Meatzaldean asteon aurkeztu daben Energy Intelligence Centerri buruz eta Durangon martiaren 14an egingo daben galdeketeari buruz be galdetu deutsagu EAJko politikariari. 

 

 

  

Osorik irakurri