Horixe nabarmendu deusku Jose Mari Ziarrusta Bilboko Gotzaitegiko gerenteak. Higiezinen erregistroak egiteko lege-prozedura batzuk dagozala eta erregistratzaileek egiten dabela, beraz guztia legez egin behar dala. Lantzean behin agertzen dira elizearen inmatrikulazinoen inguruko polemikak, baina oinarri bakoak izaten dirala nabarmendu deusku Ziarrustak.