Ahleticeko bazkideen ordezkariek batzarra daukie domekan. Aurreko denboraldiko kontuak eta ikasturte honetakoak eztabaidagai izango dira barriro be. Gogoratu behar da, aurreko batzarrean bazkideen ordezkariek ez ebezala onartu Aitor Elizegi eta bere taldeak aurkeztutako proposamenak. Jose Luis Artetxe, Deia egunkariko kazetariagaz aztertu dogu domekako batzarrean gertatu daitekeena.