Binakako Txapelketa ona egiten dabilz bizkaitarrak. Oier Etxebarria lehenengo dago sailkapenean, Salaberriagaz, partidu guztiak irabazita. Aitor Elordi bigarren dago Garmendiagaz. Gaur, Zabalaren eta Erostarberen aurka jokatu behar dabe. Elordik onartu dau txapelketako partidurik garrantzitsuena dala, orain arte. Bigarren tokian bakarrik geratzeko aukerea emongo deutse. Elordik eta Garmendiak gorantz egin dabe txapelketan, sasoian dagoz. Profesioal danetik, hontxe dago ondoen. Sasoiko dagoela esan deusku.