2003ko otsailaren 20an Gotzon Hermosillak telefonoz jakin eban Guardia Zibila Egunkaria sarratzen egoala. Goizalde Landabasoren deia jaso eta minutu gitxira Egunkariak Bilboko General Egia kalean eukan egoitzara gerturatu zan eta han topau ebana azaldu deusku. Euskaldunon Egunkarian lanean ibili zan eta orain BERRIAn dabilen kazetariagaz itxieraren osteko egunetan eta asteetan gertatutakoaz berba egin dogu.
Egunkaria itxi ebenetik bihar 18 urte beteko dira. Zuzendaritza taldekoei eragindako torturez, egunkari barri bat sortzeko egindako lanaz, Espainiako epaileen erabagiez, sasoi haretan Patxi Lopezek esandakoaz edota adierazpen askatasunaz luze eta zabal berba egin dogu kazetari bizkaitarragaz.