Bea Sever (Naizen): "Emoten dau Trans Legearen zirriborroa berregin beharko dogula"

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaia Irratia 2021ko ots. 21a, 00:00

Unidas Podemoseko bardintasun ministreak bideratu dauen zirriborroaren kontra agertu da Carmen Calvo estaduko gobernuko lehen presidenteordea. Borondate edo nahi hutsagaz generoa aukeratzeko planteamenduagaz ez dau egiten bat presidenteordeak. Egoera ulergaitza da Naizen-eko Bea Seberren esanetan. Argi dagoana, lege baten premina dagoala. Hori dinoe Naizen alkartetik, adintxikiko transexualen familien alkartetik. Trans Legearen zirriborroan aditu eta alkarte askok hartu dabe parte. Naizen alkarteak be bere ekarpenak egin dauz. Zirriborroaren onurak azpimarratu deuskuz Naizeneko Bea Seberrek baina itxura guztien arabera zirriborroa berregin beharko da. 

Osorik irakurri