Athleticek ezin izan eban garaipena eskuratu Vila-realen aurkako partiduan. Norgehiagokeari hasiera makala emon ostean, zuri-gorrien errendimenduak hoberantz egin eban. Berenguerrek bardinketaren gola sartu eban lehen zatia amaitzear egoala eta bigarren zatian zuri-gorriak aurkaria baino gehiago izan baziran be, azkenean ez ebezan gauzatu gol aukerak eta puntu bategaz geratu ziran. Domekako partidua aztertu dogu kirol tertulian, Luis Prieto eta Ibon Lazarrabalegaz.