Barikuan estrenetan da `Non dago Mikel?´, Mikel Zabalzaren heriotzearen inguruko dokumentala

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaia Irratia 2021ko ots. 23a, 13:33

 Mikel Zabalza 1985eko zemendian atxilotu eban Guardia Zibilak, eta 20 egun geroago bere gorpua Bidasoa ibaian agertu zan. `Non dago Mikel?´ dokumentalak orduko gizarteak Zabalzaren desagerpena zelan bizi izan eban erakusten dau. Izar Films-ek eta Ahotsa.info-k ekoiztutako lana, Amaia Merinok eta Miguel Angel Llamas `Pitu´-k zuzendu dabe. Eurekaz berbetan izan gara Lau Haizetara irratsaioan. 

 

 

Osorik irakurri