Miren Basaras (EHU): "Txertoak gordeteak ez dau ezertarako balio, heldu eta berehala emon behar dira"

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaia Irratia 2021ko ots. 25a, 13:37

Euskadi estadu mailan eta Europa mailan bigarren dosirako badaezpada txertoak gordeten dauzen lurralde bakarra dala gogoratu dau Basarasek. EHUko mikrobiologoaren berbetan pandemia honetan helburua ahalik eta pertsona gehien txertatzea izan behar dau eta lehenengo dosiak babes maila onargarri bat be eskaintzen dauela azaldu dau Basarasek. Eusko Jaurlaritzari esan deutso txertaketa estrategia berplanteau behar dala.  

Hurrengo astean LABIk eukiko dauen bileraz itaunduta Basarasek esan dau neurriak malgutzeko goizegi dala eta intzidentzia metatuaren tasea askoz be gehiago murriztu behar dala. Aldaeren hedatzea eta RO indizearen hazkundea kontuan hartu behar dirala argudiatu dau. Aste Santuko oporraldian gure inguruko herrietan geratu beharko dogula uste dau ikerlariak. Era berean une honetan INSERSOko bidaiak irailerako berraktibau leitekezala esatea astakeria hutsa dala zehaztu dau.      

 

Osorik irakurri