Helburua, artxiboetan ahaztutako euskal musika berreskuratzea, editatzea eta ezagutzera emotea da. Eta musika garaikideko konpositore barriei bultzadea be emotea. Orain hiru bat urte hasi ziran eta momentuz dozena bat argitalpen plazaratu dabez, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika sailaren laguntzaz. Besteak beste, Aita Donostia, Pascual Aldave, Tomas Garbizu eta Gabriel Erkoreka-renak.