Hondarribiko traineru jaitsierea jokatu zan asteburuan Hondarribian eta etxeko trainerua nagusitu zan gizonezkoen mailan eta Orio nagusitu zan emakumezkoetan. Bizkaiko traineruei jagokenez, Deustu zortzigarren sailkatu zan emakumezkoetan eta Ondarroa hamabigarren. Gizonezkoetan, Bermeo bosgarrena izan zan sailkapenean, Isuntza zazpigarren, Arkote hamaikagarren eta Deustu hamabigarren. Estropadaren ganean egin dogu berba Iñaki Goikoetxea "Sagua", Isuntzako patroiagaz eta Iñaki Goikoetxea "Tabero" Bermeoko arraunlariagaz.