"Euskal Etxeetan euskerak gero eta garrantzia handiagoa dauka"

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaia Irratia 2021ko mar. 1a, 12:00

Argentina, Txile eta Uruguayko euskal etxeetako zazpi lagun Lazkaoko barnetegian hilabete bat emon dabe euren formakuntzea hobetzen. Egonaldiaren helburua euskal diasporako kide honeek daben euskera mailan salto bat emotea izan da: B2tik C1era eta B1etik B2ra. Buenos Aireseko Euskaltzaleak eta Laurak Bat euskal etxeetako Sebastian eta Anabelegaz batera Txileko Santiagoko diasporako kidea dan Cristian alkarrizketatu doguz gure estudioetan. 

"Dantzatzea ondo dago baina gure kulturan euskera ezinbestekoa da" adierazo deusku Anabelek. Santiagon gaur egun euskera klaseak jasoten 20 pertsona inguru dabilzala kontau deusku Cristianek. Sebastianek azaldu deusku Lazkaon jasotako formakuntzea oso praktikoa eta lagungarria izan dala eta eurek etxera bueltan irakasle lanetan jardungo dabenez ikasitakoa martxan jarriko dabela. 

 

 

 

 

Osorik irakurri