Lointek Gernika Bizkaiak Kopa txapelketea jokatuko dau datorren barikutik aurrera Valentzian. Mario Lopezen taldea ez da sasoian helduko lehia horretara, jokalari batzuk gaixorik egon diralako COVID 19 birusagaz eta besteak konfinatuta etxean baloia ikutu barik. Hurrengo egunetan lehiaketa erritmoa hartzeko itxaropena dauka entrenatzaileak Teneriferen aurkako partidura begira. Fisikoki makal egon arren, inoiz baino gogotsuago dagoz gernikarrak. Naiara Diez kapitaina ez da Valentzian izango arrazoi pertsonalengatik.