Iñigo Ansola (EEE): "Ekiola proiektuagaz energia barriztagarrien kooperatibak sortu gura doguz"

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaia Irratia 2021ko mar. 2a, 13:41

Euskadin energia iturri guztien kontsumoak behera egin eban 2020an. Konfinamenduaren ondorioz baina, elektrizidadearen etxeko kontsumoak %1,4 egin eban gora. Gasolinen eta gasolioaren kontsumoa jaitsi zan eta hegazkingintzako kerosenoaren kontsumoak %60 egin eban behera. Urte berezia izan da pandemiak eraginda. Iñigo Ansola Energiaren Euskal Erakundeko zuzendaria "Goizeko Izarretan" saioan euki dogu gaur.

Ibilgailuen salmentek behera egin daben honetan ibilgailu elektrikoen salmentak areagotzeko neurriak hartu behar dirala uste dau Ansolak. Bestalde Hidrogenoaren Euskal Korridorea martxan dago eta Ansolak azpimarratu dau garrantzia handiko proiektua dala. 

Era berean energia barriztagarrietan oinarritutako herritarren kooperatibak sortzeko Ekiola proiektua Euskadi osora zabalduko dala azaldu deusku Energiaren Euskal Erakundeak. 

  

Osorik irakurri