Audizinoaren Munduko Eguna izan zan atzo. Mikel Barandiaran otorrinolaringoloaren (IMQ Barakaldo) esanetan gaur egun entzumenagaz lotuta arazo gehiago dagoz eta arazo horreek gazteagoetan ikusten dabez. Gazteen artean entzumen galerak ehuneko 31 igo dira azken urteotan. Belarriko gaixotasunei buruz itaunduta, arruntenak zeintzuk diran esan deusku Barandiaranaek. Hobeto entzuteko gailuetan, gailu teknologikoetan aurrerapen handiak emon dira azken urteetan.