Jose Antonio Rodriguez Ranz (EJko sailburuordea): "Zabalzaren kasuan egia ofiziala ez da egia"

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaia Irratia 2021ko mar. 4a, 16:41

Memoria kolektiboa eregiteak bizikidetzan lagunduko dauela esan dau Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetzarako sailburuordeak. Jose Antonio Rodriguez Ranzen arabera giza eskubideen urraketa guztien aurrean autortza, bidebakoa izan zala eta autokritikea behar beharrezkoak dira aurrera egin ahal izateko. Rodriguez Ranzen berbetan autokritikea beharrezkoagoa da gainera, urratzailea estadua danean.

Egunokaz Mikel Zabalzaren heriotzagaz lotutako grabazino bat agertu da, guardia zibilaren eta CESIDeko buruaren arteko grabazinoa.
Familiari erreparazinorako daukan eskubidea ez jako aitortu oraindik eta gai horretan egi ofiziala egia ez dala salatu dau sailburuordeak.  Erorien Haranean dagozan euskal herritarren familiek DNA probak egingo dabez euren senitartekoen gorpuzkinak berreskuratu ahal izateko. Prozesua astiro doala gaineratu deusku Rodriguez Ranzek.

Espetxeen kudeaketaz edota gerra zibileko biktimak topetako azken urteetan egindako desobiratzeez be berba egin dogu beragaz luze eta zabal.  

 

Osorik irakurri