Alex Alberdi (ZIUko medikua): "Ehun egunez ZIUn egon dan paziente bat atetik bizirik urteten ikustea oso pozgarria da"

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaia Irratia 2021ko mar. 5a, 12:45

Alex Alberdi durangarrak 29 urte daukaz eta Gurutzetako Ospitaleko ZIUko osagilea da. Azken urtean zehar bizitakoaren barri emon deusku. ZIUetan beherunzko joera baten egon arren, ingresoakaz jarraitzen dabela gogoratu deusku eta gaixo batzuk hondino bentilazino artifiziala behar dabela.  Paziente batzuk biriketan inflamazinoa eukiten dabe eta kortikoide tanta batzukaz egonaldiak laburtzen dirala esan dau Alberdik baina hau paziente guztiakaz ez dala pasetan zehaztu deusku be.

ZIUra sartzen diran gaixoen artean barianteen araberako sailkapenik ez dala egiten azaldu deusku eta danei ahalik eta arretarik onena emoten ahalegintzen dirala. Azkenengo urtean pazienteen senitartekoakaz hobeto komuniketan ahalegindu dirala esan deusku. Aste Santu oporraldiari begira prudentziaz jokatu beharko geunkela uste dau Alberdik. 

Osorik irakurri