GLOVO enpresarentzat batez be gizonezkoak dira arlo honetan beharrean ibilten diranak. Eta multzo bi dagoz LABeko Iñigo Alonsoren arabera bizikletea erabilten dabenak edo garraiorako oinez doazenak. Bakotxak bere berezitasunak daukazala zehaztu deusku Alonsok. Bizkaian Glovoren kontrako epaiketea hasita dago eta 200 bat lagun dagoz deklaratzera deituta. LAB sindikatuak 30 ordezkatuko dauzela azaldu deusku Iñigo Alonsok.
Argazkia: El Correo