Osasun krisia hasi zanetik baserri eskolak itxita dagoz. Martiaren 14tik itxita. Urte normal baten, irailetik bagilera bitartean, baserri eskolak umez beteta egoten dira, Jaurlaritzagaz sinatutako hitzarmenari esker. Arteagako Baratze baserri eskolatik Cristina Celaa arduradunak azaldu deusku zeintzuk diran baserri eskolan umeakaz egiten dabezan egunerokoak. Asteon batzarra euki dabe Jaurlaritzako hezkuntza sailagaz eta diru laguntzea eskatu deutse batzar horretan. Lurraska eta Lapurriketa baserri eskolakoakaz batera joan dira batzarrera.