Irati Goikoetxea idazle beasaindarrak `Herriak ez du barkatuko´ eleberria plazaratu dau. Goikoetxearen lanak 2019ko Igartza saria irabazi eban. Eleberriak ETA-ren biktima baten mina dauka ardatz. Oihana da protagonista nagusia, orain dala 22 urte ETA-k aita hil eutsan eta ordutik horretaz inogaz berba egin barik egon da.