Jaione Lopez: "Kaikor basamortuan andrazko on bat izateko gitxienez 7 seme-alaba eduki behar dozuz"

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaia Irratia 2021ko mar. 8a, 11:00

Jaione Lopez Elorrioko 23 urteko gazteak bost hilabete emon dozuz Kenyako Kaikor basamortuan misinolari. Hango andrazkoen egunerokotasunaren lekuko izan da eta gaur Eleizbarrutiak martiaren 8aren harira autortzen dauzen 8 andrazkoetariko bat bera izango da.
Autortza ekitaldi hori gaur eguerdiko 12:30etan egingo dabe Indautxuko Karmengo Amaren parrokiako aretoan eta arinago gure estudioetara etorri da Jaione Lopez.

Munduko zonalderik pobreenean monjekin batera laguntzen ibili dala esan deusku Jaionek. Potzuak sortzen, anbulantziak prestetan, eraikinak egokitzen edota hezkuntza proiektuak lantzen jardun dau. Hango gizartea oso matxistea dala esan deusku eta gizonen eta andrazkoen arteko aldeak zehaztu deuskuz. Andrazkoek euren burua ume asko eukitera behartuta ikusten dabe eta kontua da askotan guztiak mantentzeko ez dagoala dirurik. 

Osorik irakurri