Maskarak berziklatzeko teknologia moldatu dau Nantek enpresak. Erabilten doguzan maskara gehienak plastikozkoak dira eta Nantek-en urteak daroez plastikoa berziklatzeko teknologia garatzen. Zamudion dabilz lantegia prestatzen eta urtearen amaierarako prest eukiko dabe. Musukoak edo maskarak berziklatuta industriarako erregaia lortuko dabe. Mikel Azkona Nantek enpresako kideak detaile guztien barri emon deusku. Lehenengo maskarak batu behar dabez, eta horretarako bilketa puntu batzuk ipinteko lanean dabilz. Hasierako probak egin dabez, eta lortzen dan produktua ona dala ikusi dabe.