Publikoan Espainiako Errege Etxearen kontra agertzen ez diran arren kongresuko hainbat diputadu sozialista monarkiaren aurkako gero eta eretxi zabalagoa dabela azaldu deusku EH Bilduko diputaduak. Margarita Robles ministrearen agerraldia eskatu dabe Mikel Zabalzak jasandako torturen harira agertu diran grabazinoei buruz azalpenak emon dagiazan. Roblesek azalpenik emon gura ez izatea txarretsi dau Inarrituk.
Hizkuntza gitxituen eskubideak hauspotzeko proposamena eztabaidatuko da gaur kongresuan. Hamar talde politikok babestutako proposamen honegaz euskerak, katalanak edo galizierak une honetan ez daben normaltasun bat bilatu nahi da Inarrituren berbetan. Bestalde 3 urte beteta eta kartzelan dagozan bere gurasoei agur esan behar izan deutsen 3 urteko Irati Zapirain neskato bilbotarraren kasuaz galdetu deutsagu. Salbuespen egoera baten bizi diran motxiladun umeen errealidadea onargarria ez dala uste dau EH Bilduko diputaduak. Sanchezen gobernuari arazoari konponbide bat emoteko neurriak hartu dagiazala eskat deutso.