Hezkuntzan Librezale taldearen ustez Chromebookak ez dira hezkuntzarako gailurik egokienak. Hezkuntzan Librezale taldea Euskal Herriko hainbat guraso, irakasle eta eragilek sortu eben 2017an, enpresa pribadu erraldoiek eskoletako digitalizazino prozesuetan eukien presentzia gero eta handiagoa zala ikusita, arduratuta. Talde honetatik eskatzen dabe, ikasleak aukerea izatea softweare libre bat erabilteko. Eta hori ordenagailu normalek emoten dabela esan deusku Mikel Gartziak, Hezkuntzan Librezale taldeko kideak. Chromebookak googlegaz egiten dau behar. Eta ikaslearen datuak enpresa pribadu baten esku geratzen dirala ohartarazo deusku Mikel Gartziak eta hori kaltegarria dala.
Ikastetxe ezbardinak aztertuta, orokorrean txarto gabilzala uste dabe Hezkuntzan Librezale taldekoek.