Emakumeek nekazaritzari buruzko erabagiak hartzeko eremuetan dauken partaidetza oso urria da oraindik. Nekazal eremua, urbanoa baino matxistagoa da Arantza Arrien Bizkaiko EHNEko kidearen esanetan. STEILAS sindikatuko idazkaritza feministatik eskatuta gai honi buruzko eretxi artikulua idatzi dau Arantzak. Nekazaritza ingeniaria izateagaz batera baserritarra be bada sortzez aulestiarra baina Ozaetan (Araba) bizi dan andra hau. Nekazaritzan lehengo normalidadera ez dabe itzuli nahi. Aldaketearen alde dagoz. Beste sistema baten alde. Emakumeak sistema horretan ordezkatuta egon daitezan. Pandemiak elikagaien sektoreari eragin deutso eta Arantza Arrienen eretxian nekazaritza lana, zaintza lana da eta horregaitik, errekonozimentua merezi dau. Hori, eta baita, zaintzea eta ordaintzea be.