Zamudioko BIOLAN enpresan eguneko 20 mila test serologiko egiteko gaitasuna dabe

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaia Irratia 2021ko mar. 17a, 00:00

COVIDaren kontrako antigorputzak daukaguzan jakiteko test serologikoak garandu dabez Zamudioko BIOLn enpresan. Odol tanta bat hartuta jakin geinke hamar minutu baino gitxiago pasauta, immunea garen edo ez. Asier Albizu BIOLAN enpresako zuzendariak datu guztiak emon deuskuz. Farmazietan egin daiteken proba bat dan arren, hemen, Euskadin, oraindik farmazietan ezin daiteke egin. Enpresek, ordea, test honeek erosi leikiez eta testak euren beharginen artean egin. BIOLANen Ekuador, Txile, Maroko, eta Tailandiagaz be hartuemonetan dabil testak saltzen. Proteina bat erabilten dabe test honetan. Eta ez da agertzen gradurik; antigorputzak daukazazuzan ala ez, hori argitzen deutsu test honek.

Osorik irakurri