Fitur 2021 saria emon deutse Ermuko Inguru Abentura enpreseari

Aurton estaduko turismo azokarik handiena egin egingo da eta dagoeneko saritutako kolektibo batzuk ezagutu doguz. Horreetariko bat Arabako La Lezen arroilen jaitsierak eskaintzen dauzen Inguru Abentura enpresa bizkaitarra da. Ermuko enpresa honetako kidea dan Ianire Sagredok azaldu deuskunez errekonozimenduagaitik oso pozik dagoz. Arroilen jaitsiera hau kobazulo handi baten barruan eskaintzen dabe eta horretarako fisikoki ondo egotea komeni dala adierazo deusku Sagredok.   

Osorik irakurri