Bilboko alkateak esan deusku joera aldaketeagaitik arduratuta dagoala eta neurri gogorragoak behar badira hartuko dabezala. Juan Mari Aburtok Athelticek eta Realak jokatu behar daben finalean publikoa egotearen aukeraz dino osasun adituek dinoena entzun behar dala.
Bonoei buruz be egin deusku berba eta ostalaritzearen sektorearentzako daukien balioa azpimarratuta. Alkateak bere semea taberna baten lan egiten dauela autortu deusku ERTEan dagoala eta egoera honek bere familian zuzeneko eragina daukala. Txertaketa masiboak egiteko lekuak Bilbon La Casilla kiroldegia, uriburuko zortzi barrutietako, zenzen plazea, Miribillako pabiloia eta Zabalguneko eraikina izango dirala aurerratu deusku.
Kafe Antzokiaren geroaz, Santutxun etxebakotu gura daben familia baten etorkizunaz, Ekonomia Zirkularrerako zentro barriaz edota Ibone Bengoetxearen zein Jordan Guardoren lanpostu barriez be berba egin dogu Bilboko alkateagaz.