Hiru traineru estropada asteburu honetan

 Gero eta gitxiago geratzen da traineru denboraldiari ekiteko eta Bizkaiko zein Gipuzkoako traineruak estropadak jokatzen hasi dira. Bihartik hasita, hiru estropada jokatuko dira Euskal Herrian. Zorrozaurreko ugarteari birea emongo deutse bariku goizean. Lau traineru lehiatuko dira emakumezkoetan eta hamar gizonezkoetan. Domekan lehia bi jokatuko dira. Portugaleteko jaitsieran sei traineruk hartuko dabe parte eta Orioko jaitsieran hogei traineru izango dira lehian gizonezkoetan eta beste hamar emakumezkoetan.

Osorik irakurri