2024tik aurrera indarrean izango da neurri hori. Gatikan behar egiten dauen Ibon Etxebarria albaitariari neurri honi buruz galdetu deutsagu. Animaliak adoptau ahalko dirala esan deusku eta arrazen erregistroa daben leku homologaduetan erosi be bai. Beste alde batetik albaitariak gogoratu deusku Covid19ak ez deutsela etxeko animaliei eragiten eta pandemia heldu zanetik askoz zainduago dagozala etxeko animaliak.