Urrutikoetxea: "Azken garaipena oso garrantzitsua izan da guretzat"

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaia Irratia 2021ko mar. 23a, 00:00

 Mikel Urrutikoetxeak eta Ander Imazek garrantzi handiko garaipena eskuratu dabe Altuna eta Mariezkurrenaren aurka. 13-21 galtzen joan arren, ez eben amore emon eta irauli egin eben markagailua bederatzi tanto eginda bata bestearen atzetik. Eskuz binakako txapelketako azken fasea amaitzeko jardunaldi biren faltan, bosgarren postuan sailkatuta dagoz, Ezkurdia eta Ladis Galarza bikoteagaz bardinduta. Esan beharrik ez dago azken partidu biak erabakigarriak izango dirala. Mikel Urruitikoetxeagaz egin dogu berba Jokoan kirol tartean.

Osorik irakurri