Beste Bi plataformeak alkarretaratzea deitu dau eguenerako, hilaren 12an kalean hil zan 23 urteko poloniarra gogoan hartuta. Etxerik ez daukenen aldeko alkarretaratzea izango da. 23 urteko gazte honen antzeko beste kasu batzuk be agertuko dirala esan deusku Joseba Gayak Beste Bi plataformatik. Pandemiak kasu gehiago azaleratuko dauezala hain zuzen be. Azken urtea bereziki gogorra izan da etxebakoentzat. Konfinamentua lehenengo, orain etxeratze agindua. Eguenean, goizeko hamaika t'erdietan Areatzako estalpeetan batuko dira bazterkeriaren kontra protestetako eta etxebakoei babesa agertzeko.