Kalakan hirukoteak `Artizar´ diskoa kaleratu dau. Azken hamar urteetan hainbat lurralde, artista, kolaborazino... ikusi izan dauz hirukoteak baina beti ardatz bardina mantendu dau: euskal kantu tradizionalak. Azken disko honetan be taldeak bere proposamenari eusten deutso baina abestiak sonoridade aktualago batzukaz apaindu dabez. Musika elektronikoa gaineratu deutsez. Xan Errotabehere taldekidea izan dogu konbidatu `Beste Bat´ irratsaioan.