Muxikan, udalerriko aparkalekuak diseinetako parte hartze prozesua egingo dabe. Udalak aparkalekuak non egongo diran zehaztu dau, baina herritarrek proiektuaren diseinuan parte hartuko dabela esan deusku Begoña Enbeitak Muxikako alkateak. Gaur emongo deutse hasierea prozesuari eta horretarako udalak bi saio prestatu dauz. Gaur arratsaldeko 16:00etatik 17:30etara izango da lehenengoa Ibarruriko saloian eta 19:00etatik 20:30etara Zubieta Errotan. Prozesu luzea izango dala aurreikusi dabe.