Aurten lehenengoz bizkaitar guztiok eginda jasoko dogu. Ordaindu beharko dogun edo dirua jasoko dogun esango deuskue Aldunditik bialdutako eskutitzean. Gure kontu korrontearen zenbakia eta BAK izeneko klabea be agertuko dira bertan. Bialdu deuskuena onartzeko edo aldatzeko, internet bidez edo telefonoz jokatu beharko dogu. Telefono zenbakia 94 608 3000 da. Aurten ez da ez bankuetako bulegoetara ezta ogasuneko bulegoetara joan beharko. Aurton ezingo da errenta aitorpena finantza erakundetan edo banketxetan egin.
Apirilaren 6tik aurrera jasoko dogu etxean eskutitza. Gutunean jasotakoagaz ados ez bagagoz zuzenketea egin ahal izango dogu eta horretaz berbaz jardun dogu Olatz Basartegaz BFAko Ogasun saileko teknikariagaz. Ordaindu behar izanez gero, bagilaren 30erarteko epea izango dogu. Eta dirua kobretako, lehenengo ontzat emon beharko dogu jaso dogun proposamena eta zazpi eguneko epean sartuko deuskue dirua gure kontu korrontean.